Antigoaleko hiztegia

Lepahezur / lepo-hezur

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ira. 1a, 12:33

Lepoko hezurra

lepo-hezur / lepahezur. iz. Bizkarrezurraren lehen zatia, burua eta gorputzaren gaineko atala lotzen dituena; lepoko hezurra.

Kolpea edo zauria bitarteko lepo-hezurra haustea lesio larria izan ohi da, hainbat organo eta sistematarako ezinbesteko konexio baitaude lepoan: arnasa, zirkulazioa, nerbio-sistema eta digestiorako ezinbestekoak direnak, hain zuzen. Lepoko traumatismo larria ezgaitasun hainbaten eragile izan ohi da eta heriotza ekar dezake.  Norbaiti lepahezurra haustea opa norbait horri kalte handiren bat opatzea da, eta, beraz, norbait hori gorrotatzea. Antzinako maldizio batek zioen: lepahezurra hautsiko ahal dik! Amen. Norbaitek nazka-nazka egin gaituenean, esaten da: lepo-hezurretik gora jarri nau!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide