salmuera / gatzun. iz. Gatzez asetako ura, janariak kontserbatzeko erabiltzen dena.
Gatza erabili izan da hainbat jaki kontserbatzeko, eta lehengo baserrietan izan ohi zen gazi-kutxa, txerriaren hainbat zati gazitzeko, eta baita gatzun-aska edo salmuera-ontzia hainbat jaki (ehiza, antxoak…), prestatu aurretik, beratzen eta gazitzen edukitzeko.