Antigoaleko hiztegia

Ferratoki / perratoki / perrategi / ferrategi

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko eka. 28a, 10:24

Hitzen esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

ferratoki. iz. Animaliak ferratzen diren tokia.

Ferratoki edo ferrategi (ez nahastu burdindegiarekin) deitzen zaio zaldi, asto eta beste zamariei nahiz abelgorriei apoen (azkazalen) babesgarri den ferra jartzeko prestatutako tokiari, eta ferra da azienda horiei ezartzen zaien metalezko (edo beste material bateko) arku-modukoa. Zarautzen ohikoagoa zen perratoki edo perrategi deitzea, f-ak baztertu eta p bihurtzeko joerari jarraituz. Ferratzaile deitzen zaiozamariak eta abelgorriak ferratzen dituenari. Lagunarteko hizkeran, ihes egitea adierazteko, norbaitek bat-batean alde egin duela esateko, (norbaitek) ferrak altxa edo ferrak jaso dituela esan ohi da, eta norbait gogaikarri dabilenean, esaten zaio: hoa oiloak ferratzera! edo antzarak ferratzera bidaltzen da. Norbaitek zerbait egin eta, bide batez, beste zerbaiterako baliatzen duenean, esaten da: Biaje batez bi mandatu: meza entzun eta astoa perratu (ferratu).

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide