Antigoaleko hiztegia

Erreten

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ekainaren 19a

Ubide txikia

erreten. iz. Gizakiak egin edo prestatutako ubide txikia.

Erretenak alorren ertzetan prestatu ohi dira urak haien bidez drainatu dezaten alor horietako ur gehiegizkoa; ubide txikiak dira, urtero ondo zaindu behar direnak ondo mantentzeko. Horiez gain, emakumearen sexuari deitzeko ere erabiltzen da: erreten edo alu (aluak dituen mila hitzetako bat da, hitz tabua izan baita). Gorputzeko beste bi erreten ospetsuetatik, bat bi ipurdi- masailen artekoa da, eta bestea, bi titien artekoa.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide