gainka. adb. Animalia arrak emea estaltzeko egiten dituenak eginez; arra ez izanik ere erabiltzen da (behia susara egonik egiten duenean, esaterako).
Arrak emea estaltzekoan egiten dituenak eginez ari den animalia gainka ari da, gainka dabil edo gainka egin dio; esate baterako, behia susara dagoenean beste behien gainean jartzen denean. Animaliengatik esaten da, ia beti, eta pertsonekin erabil badaiteke ere, arruntkeria da hori esatea: "gainka ari dira" "gainka ibiliak izan behar dute bart". Gainka egiten duena, gainka dabilena gainkari da. Oilar argalek badute ospe hori, esaera zaharrak dioenez: Oilar flakoa gainkari.