alportxa / alportxak. iz. Batez ere pl. Ehun gogorrezko zerrenda zabala, ertzak bi poltsa eratuz josiak dituena eta sorbaldetan edo zamarien gainean alde banatara jarriak eramaten direnak.
Bada, Hegoaldean behintzat, delako poltsa-pare horiek adierazteko erabiltzen den kideko hitza: alproja. Hitz horrek, ordea, alportxa esanahitik at badu beste adiera bat adjektibo gisa erabiltzen denean: alproja. adj. Heg. Pertsonez mintzatuz, funsgabea, zabarra.