astakirten. adj. Astakeriak egin edo esaten dituena.
Era asko daude norbaitek jokamolde ergela duela adierazteko, hau da, adimen laburreko norbaiten moduan jokatu duela, eta horietako askok asta- osagaia dute, uste delako astoa dela animalia ergela eta adimen gutxikoa. Dena dela, bi alderdi izaten ditu astoaren portaera horrek, alde batetik indarra erabili (kirtenkeria), eta bestetik burua ez erabili (ergelaren antzera portatu). Hor goiko adjektibo guztiak (astakaiku / astakilo / astakirten / astakume / astalapiko / astapistola / astapito / astapotro / astaputz / astazakil) badute bietatik, hainbat proportziotan nahasita, beharbada.