Antigoaleko hiztegia

Arretxintxika

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia

Sorbalden gainean

arretxintxika. adb. Bizkarraren, sorbalden gainean, hanka bakoitza buruaren alde banatan duela eraman umea, lepoan hartuta.

Arretxintxin, lepo gainean edo arretxikoan daramagun umeak sorbalden gainean doa, hanka bakoitza buruaren alde banatan duela. Ez da gauza bera arreburro edo arreburrikoan eramatea. Arreburrikoan doanean umea bizkar gainean doa, hankak eramailearen gerrialdean ditu, besoak haren lepoari helduz, eta eramaileak umeari ipurdi azpitik eutsi ohi dio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide