Antigoaleko hiztegia

Bizi-alargun

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko mai. 3a, 09:54

Ezkonlagunarekin bizi ez dena

bizi-alargun. adj. Ezkontidea bizirik egonik ere, elkarrengandik apartean bizi dena.

Senar-emazteak banandu eta aparte bizi direnean, bizi-alargundu egin direla esan ohi dugu, eta ezkonkide banatu bakoitza bizi-alarguna da. Ezkonkidetik banatuta egon, apartatua edo dibortziatua bizi-alargunduta bizi da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide