Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

Norbaitek ez hitz eta ez bits ez esatea da isilik egotea, ezertxo ere ez esatea, eta, alderantziz, norbait berritsua dela adierazteko esaten da hitza eta bitsa dariola. Norbait harroa denean oso, aipatzen da bitsa baino harroagoa dela, edo, are gehiago, itsasoko bitsa baino harroagoa. Txamar txikiena jatea, dena jatea, esaten da sits eta bits jan, eta norbait oso ondo bizi dela adierazteko, kezkarik gabe eta (neurri batean) errealitatetik urrun, esaten da uraren gaineko bitsean dabilela edota uraren gaineko bitsean eta haren gaineko sitsean bizi dela. Sukaldean salda prestatzen denean sortutako bitsa kentzeko bitsadera erabiltzen da. Izerdi ugarirekin esateko, izerdi-bitsetan edo izerdi-patsetan esaten da. Modu berean zorion-bitsetan edo atsegin-bitsetan esan ohi da zorion edo atsegin ugaritasuna adierazteko. Presa handiarekin, gehiegizko lanarekin edo ailegatu ezinik dabilena bitsa dariola dabil. Norbaitek iktus edo perlesia kolpe bat izaten zuenean, bitsa dariola geratu zela esan ohi zen.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide