hondar. 1) iz. Harea; itsaso eta ibaien ertzean (edo hondoan), eta basamortuetan, metatzen diren material gogor xeheen multzoa.
2) iz. Jaten den edo erabiltzen den zerbaitetik gelditzen dena (kondar); ia erabat hondatu edo desagertu denetik gelditzen den gauza (hondakin).
3) iz. (batez ere Ipar. eta Naf.) Azkena, amaiera.
Hondarra edo harea txikitasunaren edo gauza xeheen irudi adierazgarri gisan erabiltzen da hainbat esamoldetan: hondar-alea baino txikiagoa izan, hondarra bezain xehea. Bestalde, hondarraren gainean idaztea alferrikako gauzak egitea irudikatzeko erabiltzen da: hondarretan idatzitakoa bezain azkar ahaztu, hondarretan idatzitakoa bezain azkar hondatu, hondarretan idatzitakoak baino gutxiago iraun… Zerbait egiteko hitza eman eta kunplituko ez dela jakitea da hondarrean idaztea.