Antigoaleko hiztegia

Gorbezitu / gorbizindu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko api. 19a, 09:36

Janariak gaizki egostearen ondorioz gogortu

gorbezitu. ad. Janaria (baba, aza, babarruna…) gogortu, behar den bezala prestatu ez delako.

Izan jakiak zaharrak direlako (baba, babarrun eta antzekoak denbora luzean gordeak), izan gaizki prestatu direlako (su biziegian edo) zenbaitetan jakiak gorbezitu egiten dira (Zarautzen gorbizindu ere esaten da). Horrelakoetan esaten da jakiak egoskorrak daudela (ez baitira ondo egosten). Hortik dator, beharbada, egoskor adjektiboa erabiltzea bere eginkizunean edo esanean behin eta berriz tematzen denari, edota berean tematzen den norbaiti gorbezitutako babak bezala dabilela esatea.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide