garrote. 1) iz. Soka bihurritzeko edo estutzeko sokan bertan edo ertz batean tartekatzen den makila; makila horri eraginez teinkatzen da soka eta eskutu nahi dena estutu.
2) iz. Aurreko adieran esandako era bertsuan norbaiti lepoa estutzeko eta hura akabatzeko erabiltzen den tresna. Baita tresna horren aldakia, burdinazko uztai batez egina eta Espainian heriotza-zigorra aplikatzeko erabiltzen zena.
3) iz. Makila handia eta borrokarako erabili ohi zena.
Norbaiti garrote eman zen makila bat trabeska jarrita zuen soka erabiliz norbait horri eztarria estutu eta ito, baina norbaitek garrotea izan beste esanahi bat zuen:fundamentuzkoa izan, gauzak arretaz eta energiaz eramateko edo egiteko gaitasuna izan, etagarrote ederra eraman esaten zen norbait edo zerbait abiadura handian zebilenean; garrote ederra zeramak! da:energia edo bizkortasun handiz zebilek, aktibitate handiz.