Antigoaleko hiztegia

Gazikutxa / gazitegi

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia

Jakiak gazitzeko kutxa

gazikutxa / gazitegi. iz. Arrainak edo haragia (txerrikia, bereziki), gal ez daitezen, gatzetan ezartzeko kutxa.

Jakiak gatz askorekin nahi izaten dituena gazikutxa baino gazizaleago dela esaten da, eta norbait alproja bada, utzia, largia, arreta eta txukuntasunik gabekoa, bazterrak zikin edukitzen dituena, esaten da halakoren gazitegian saguak umeak egin dituela, edota halakoren gazikutxan saguak umeak hazi dituela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide