ezkel. adj. Betokerra, begiratzean begiak okertzen dituena; begietako bat oker edo gaizki daukana.
Bereiztekoak dira begibakarra (bestea galdu duelako) eta ezkela begi bat (edo biak) okertzen dituena begiratzen duenean. Norbait lotsagabea denean oso, besteri edozer eskatzera ausartzen dena, esan ohi da: (hori) ezkelari begi ona eskatzeko gai duk. Bestalde, ezkelka begiratu esaten zaio zeharka begiratzeari, aurrez aurre begiratu ordez, begiaren albo batetik begiratzeari. Esanahi gogorragoa ere badu esamolde horrek, alegia, mespretxuz begiratu eta zenbaitetan baita gorrotoz begiratu ere.