entrama. iz. Lanabes batek, batez ere zurginaren tresnak (zepillo, arrabota, garlopa eta abar), aldi bakoitzean marruskatzen duena.
Zura lantzeko zurgin edo arotzek erabiltzen dituzten (zituzten) lanabesek altzairuzko kutxilla zorrotz batez osatuak daude, eta altzairua gorago edo beherago finka daiteke ziri batzuen bitartez. Horren arabera, aldi bakoitzean lanabesak gutxiago edo gehiago marruskatzen du zura pasaldi bakoitzean, eta aldi bakoitzean marruskatzen duen horri deitzen zaio lanabesaren entrama. Hedaduraz, apetito ona duenari entrama ona duela esan ohi zaio; entrama onekoa duk hori!, apetito ona duela, sake ona.