albandorratz / albainorratz. iz. Jostorratz handia, maiz mutur okerrekoa, albaintzeko, edo zakuak, lastairak eta kidekoak josteko erabiltzen dena.
Garai batean koltxoiak artilezkoak izan ohi ziren eta zaku handi baten antzera bete ondoren josi egin behar ziren, bai muturrean, bai aldenik alde. Aldez aldeko joste horretarako bazituzten zenbait zulo, eta haietatik xingolak edo listariak sartzen ziren albandorratza erabiliz. Orratz luze eta handia izan ohi zen. Zaldi eta mandoen trepetak jostekoa ere antzekoa zen.