Antigoaleko hiztegia

Marka-harri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia

Oihalean markak egiteko jostunek erabiltzen zuten harria


marka-harri. iz. Oihalean markak egiteko jostunek erabiltzen zuten harri-atala, hasiera batean esteatitaz egina.

Garai batean jostunek mineral bigun batekin egindako harritxo edo harri-atala erabiltzen zuten oihalean markak edo arrastoak egiteko, gero nondik moztu behar zen jakiteko-edo. Hasiera batean esteatita minerala erabiltzen zen (talko-harria) baina gero talkoa eta kolorezko hautsekin osatzen zen marka-harria; zuria eta urdina ziren erabilienak. Jaboncillo de sastre deitzen zaio gazteleraz marka-harriari.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide