Antigoaleko hiztegia

Galbahe

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko ots. 27a, 11:30

Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

galbahe. iz. 1) Bahea, aleetatik, edo tamaina txikiko beste hainbat elementuetatik, nahastuta dituzten substantzia txikiagoak bereizteko tresna.

2) Zehatzago esanda, galbahea gariarekin erabiltzen den bahea da, gari-aleek tartean nahasita dituzten zakarrak bereizteko erabiltzen den tresna, sare xehea duena.

3) Komenigarria edo onesgarria ez dena bereizteko erabiltzen den neurri edo irizpidea, eta, horrela, galbahetu da galbahetik pasatu, hau da, baliagarria edo onargarria ez dena bereizi.

Ezinezko gauzak, edo gauza oso zailak egin adierazteko galbahean ura ekarri / galbaheaz ura ekarri esapidea erabiltzen da, eta baliagarria ez dena baztertu edo bereizi esateko (zerbait) galbahetik pasatu behar dela. Izaera estuko eta irizpide zorrotzekoa denari esan ohi zaio: galbahea baino estuagoa da / galbahe fina bera baino estuagoa da. Alderantziz, irizpideetan ulerkorra denagatik esan ohi da galbahe zabalekoa dela.Hainbat esaera zahar galbahea hizpide dutela: 1) Ezkonberriak galbahean ere ura. 2) Gabiarotz (errementari?) berriak galbaheaz ura. 3) Kriada (neskame) berriak galbahez ura, zaharrak erradan ere ez

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide