akuilu.iz. 1)Makila luze eztenduna, gurdi-abereei eragiteko erabiltzen dena.
2) Norbaiti eragiteko edo zerbait egitera bultzatzeko, erabiltzen dena.
Norbaiten zorroztasuna adierazteko, esaten da: akuilu-eztena bezain zorrotza da, zuzentasuna adierazteko, aldiz: akuilua bezain zuzena. Agintea edukitzeari esaten zaio akuilua eskuan eduki. Zerbait egiteko (lana egiteko, gehienetan) beste norbait edo zerbait beharra izan; lanerako norbaitek zirikatu beharra duenari esaten zaio (zerbaitetarako) akuilua behar duela atzetik, etanorbait kontuz ibili beharrekoa dela adierazteko (inorekin) akuilua luze behar dela esaten da. Norbait bere buruaren kaltean ari denean, akuiluaren kontra ostiko jo du.