Antigoaleko hiztegia

Karreto / garraio

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko urt. 25a, 16:43

Toki batetik bestera zerbait edo norbait eramatea.

karreto / garraio. iz. Garraiatzea, garraiatzen aritzea, toki batetik beste batera zerbait edo norbait eramatea.

Euskara estandarrean garraio deitzen zaio leku batetik bestera norbait edo zerbait eramateari, Zarautzen (garai batean, behintzat) karreto. Zerbait zaila, atsegina ez dena, alferrikakoa edo norberaren nahiaren aurkakoa dela adierazteko esan ohi da: hori (egitea) baino hobe duk Aizkorritik harri-karretoan ibiltzea. Norbaiti lapur samarra dela aurpegiratu nahi zaionean, gauzak beretzat hartzen dituela (esaterako, menditik egurra, gaztainak, fruta… ekartzen dituela), esaten da: hori beti dabil zerbaiten karretoan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide