igurazai / igurazain / igurai.iz. Mahastiak eta baratzeak zaintzen dituen pertsona.
Basozain tankerako langintza du igurazainak, baina mahastietan, frutadietan eta baratzetan lapurretarik egin ez dezaten egiten du, batez ere, zaintza hori; beraz, badirudi mendi zabalean izan ordez inguru herritarragoan egitekoa dela. Zarautzen igurazai da (zen) pertsona horri eman ohi zaion (zitzaion) izena. Gerra ondoren (beharbada gose-urteetan baratze eta mahastietako lapurretak larriagoak zirelako), eskopeta eramateko baimena omen zuen.