zapero. iz. Zahiarekin, artirinarekin edo bien nahasketarekin eta urarekin eginiko ore modukoa, barazkiekin edo haien hondakinekin nahasita oilo eta txerriei jateko ematen zaiena.
Zenbait jakiengatik (izan daiteke arraina, okela, egositako jakia…), duten testura melaxka dela eta, esan ohi da: zaperoa ematen du! Adjetibo gisa ere erabil daiteke zapero, irain-hitz kutsuarekin (baldar, basto, heziketarik gabekoa…): hori dut zaperoa!