birla / brila. iz. Bola-jokoan, zutik jartzen den pieza, gehienetan zurezkoa.
Badira zenbait hitz aipa ezin direnak hizkera landua edo errespetuzkoa darabilgunean; hitz horiek hitz tabu bilakatu dira eta horien ordezko hitz ugari agertu, metaforak, konparaketak edota beste irudi literarien bidez sortuak. Hainbat eratako hitz tabuak daude, eta hizkuntza bakoitzak izan ohi ditu bereak. Normalean, hizkuntza askotan, pertsonen edo animalien genitalak izendatzekoak hitz tabuak izaten dira, ezkutatu beharrekoak, beti ere. Bola-jokoetako birlak, ordea, oso erraz irudika dezake zakila, eta hitz tabu horren ordez erabil genezake. XVI. mendearen amaieran horrela aipatzen da maskulinitatea Lazarragaren idatzian birla eta bola direla irudi:
Juzgatzen badozu ule onegaz
otzitu jatala niri odola,
indarsuak ditut birlo ta bola.
Lazarraga (B) 1154vb