Antigoaleko hiztegia

Morokil

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko abe. 29a, 12:10

Morokil (Entre dos fuegos/eitb).

Artirinarekin egiten den ahi lodia

morokil.iz. Uretan artirina egosten den artean irabiatuz egiten den janari bigun lodia, ahiaren tankerakoa. Jaki gozoaren ospea zuen, lehen.

Garai batean umeentzat prestatzen ziren jakien artean daude ahia eta morokila. Biak ere era bertsuak egiten ziren, baina ahia ogirinez egiten zen eta morokila artirinez. Morokila esne bero-berotan nahasia umeentzat jakia izanik, azukre pixka bat ere jarri ohi zitzaion eta jaki gozoaren ospea zuen. Horrela, zerbaiten edo norbaitengatik morokila esnetan baino gozoagoa zela esan ohi zen pertsona edo gauza gozoa zenean, eta zerbait gustura jaten zenean, aldiz, morokila esnetan baino gustuago jan zela.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide