Behar bezala hazi ez dena

erkin. adj. 1) Ahula. 2) Behar bezala hazi edo garatu ez dena.

Bertsolarien txapelketa nagusi bakoitzean izan ohi da besteen gainetik nabarmentzen den hitz bat, eta 2017. urteko txapelketan erkin izan zen, beharbada, hitz hori. Beharbada, errimak ekarritakoa izan zitekeen, hitza ez baita ezaguna oso, eta ahul adjetiboaren paretsukoa ageri da Hiztegi Batuan. Zarautzen, ordea, badu, antigoaleko erabileran, beste zentzu bat ezagunagoa dena / zena: behar bezala hazi edo garatu ez dena da erkina, eta adiera honetan gehiago esan nahi du errakitikoa ahula baino.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide