inaurkin. iz. Aziendei azpiak egiteko erabiltzen diren hainbat landare-gai, garoa (iratzea), orbela eta kidekoak, batik bat.
Garai eta leku batzuetan libre izaten zen inaurkina biltzea herriko lurretan (lurralde komunaletan). Horrela, zenbait herritan san Migel inguruan (irailaren 29a) adarra jotzen omen zen inaurkina biltzeko baimena emanez, eta jendea gurdiak hartu eta mendira joaten omen zen inaurkina biltzera.