garaman. iz. Garoa ebakitzen den lekua, garo-saila.
Inaurkina egiteko gai preziatua izan ohi zen garoa, eta garamanetan garoa moztea udazkenetako lan ezaguna. Zerbaitez gutxi arduratzeari, arazoren bati kasu gutxi egiteari garamanean etzanda egon esaten zaio, eta halamoduzko egoera batetik egoera okerragoko batera pasatzeari garamanetik otadira ibiltzea.