Ala (Gipuzkoako Foru Aldundia).

Hondo laueko ontzia

ala. iz. Hondo txapal eta laueko ontzia, ibaiak gurutzatzeko edo ibaietan zama garraiatzeko erabiltzen zena. alatzar. Gabarra.

Urumea eta Oria ibaietan ala izena erabili izan da, baina, badirudi, Urola eta Dena ibaietan txanala deitu zaiola ontzi mota horri. Ez oso urrutiko garaitan ohikoa zen ibaia gurutzatzeko erabiltzea halako ontzia. Esaterako, Sarikolako aldetik Itzao aldera (edo alderantziz) idi-parea ganadu-jatekoz betetako bere gurdi eta guzti zeharkatzeko.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide