Antigoaleko hiztegia

Igitai

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko abe. 13a, 12:46

Uzta biltzeko lanabesa

igitai. iz. Uzta biltzeko edo belarra ebakitzeko lanabesa, ilargi gaztearen formako altzairuzko xafla kakotuz eta eskutoki labur batez osatua.

Igitaia aipatzen duten hainbat esaera zahar: 1) Igitaia, erreminta txikia baina astuna. 2) Jo, aita: zabala bada, pala; luzea bada, burruntzia; okerra bada igitaia; biribila bada borra. 3) Maiatzean belarra luze da eta sendo, igitaiaren hortzak ebaki dezake ondo. 4) Makur izanagatik igitaia, zuzen epaiten (ebakitzen) du lastogaia. 5) Uztailean, igitaia eskuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide