Antigoaleko hiztegia

Lapazorri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2017ko aza. 29a, 20:34

Lapazorri (Wikipedia).

Hainbat esanahi ditu hitz horrek; ikusi adierak hitzaren gainean klikatuz

lapazorri.iz. 1) Bizkarroia (zorria, kaparra …) baina, batik bat, pubis-zorri edo potrozorria (Phtirus pubis). adj. 2) Pertsona aspergarria, alua, zipotza… iz. 3) Laparen azalaren gainean, edota haitzen gainean, bizi diren krustazeo txikiak (Balanus sp.).

Ia beti esanahi gaitzesgarria edo gutxiespen kutsukoa izan ohi du lapazorri hitzak, batez ere adjektibo gisa erabiltzen denean: lapazorriak baino alferrago, lapazorria baino amorragarriago, lapazorria baino zipotzago. Kostaldean lapazorri deitzen zaio lapen edota haitzen gainean hazten den krustazeo mota bati, beste izen batez balano deitua. Mutrikuarrek lapazorri dute ezizena, oker ez banago.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide