zorroztu. ad. 1) Zerbait (tresna edo lanabesa, gehienetan) zorrotz bihurtu, zerbaiti zorroztasuna eman. 2) Zerbait (iritzi edo jokaeraz ari garela, batik bat) zorrotzago bihurtu, ahalmen edo zehaztasun handiagoko bihurtu. 3) Begiez, begiradaz edo kidekoez mintzatuz, tinko begiratu.
1) Hainbat tresna (aiztoa, labana, aizturrak, artaziak, aizkora, igitaia, aizkora…) zorrozten dira. Horretarako zorroztarria erabiltzen da / zen, eta, zenbaitetan, zorroztarri biribila deztera edo geztera deitua. Sega etengabe zorroztu behar den erreminta da, eta horretarako arraitz edo segarri izeneko harri berezia erabiltzen da: sega arraiztu deitzen zaio zorrozte horri. Horrez gain, tarteka, segari ingudearen gainean beste era bateko zorroztaldia eman behar izaten zaio: sega pikatu. 2) Zerbaitetan zorrotz jokatzea, irizpide zorrotz edo zehatzekin epaitzeari esaten zaio. 3) Begiak (inorengana, inora) zorroztea inori edo inora tinko edo arretaz begiratzeari esaten zaio. Garai batean, gaztetxoek inozentzia galtzen hasi eta sexu begiratuekin hasten zirela asierazteko begia zorrozten hasi zitzaiela esan ohi zen.