mataputxa, mataputxeta. iz. Arrainei, bereziki handiei (atuna, legatza, toila, kolaioa…) buruan eman eta akabatzeko erabiltzen den makila edo mazoa.
Egoskorkeria adierazteko erabiltzen da konparazioetan, eta hala esaten da: mataputxa baino egoskorrago haiz! Zokor-mazoa edo arkamurka jar daitezke mataputxa dagoen tokian, egoskorkeriaren neurria ez da horregatik aldatuko.