abarka. iz. Euskal Herrian erabili ohi den (zen) larruzko edo gomazko oinetakoa, batez ere oinaren azpialdea babesten duena eta soka luze baten bidez zangoaren behealdean lotzen dena.
Ez dira nahasi behar abarka lotzeko erabiltzen diren sokak (abarka-hari, abarka-soka) abarka-hedeekin. Zer da abarka-hedea? Sokakabarkari eusteko abarkan bertan jartzen zaizkion belarri edo luzakinak dira abarka-hedeak, haietatik abarka sokak pasatzeko balio dutenak. Abarkaren larruan zuloakegiteko erabiltzen den tresnari abarka-ezten, abarka-iltze edo abarka-ziri deitzen zaio. Abarka osatuko duen larrua mozteko erabiltzen den tresnari, aldiz, abarka-labana deitzen zaio, eta abarkari forma eman eta oinera moldatzeko erabiltzen den larru xingola edo larru-zerrendari joskuhala.