San Joan egunari hasiera lizarraren babesean

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko ekainaren 24a

San Joan eguna da gaur, eta euskal tradizioa jarraituz, herritar batzuk lizar adarrak zintzilikatu dituzte Santa Marina kaleko atarietan. Sinesmen zaharraren arabera, lizarrak tximistak aldentzeko ahalmena zuen, baita gaitz guztietatik babestekoa ere.

Lizar adarrez estalita itzartu da Santa Marina kalea. San Joan eguna da gaur, eta errituaren arabera, lizarrak tximistak aldentzeko eta etxea babesteko ahalmena du. Hain zuzen ere, antzinan, euskaldunek lizar adarrak eskegitzen zituzten ateetan, sorginak eta begizkoak etxetik urruntzeko. 

San Joan egunez, egunsentia baino lehen moztutako adarrak jartzen zituzten etxe sarreretan, eta San Pedro eguna iritsi arte mantentzen ziren bertan. Lizarra ez zen soilik babes tresna bat, izan ere, euskal mitologian garrantzi handia izan duen zuhaitza da, eguzkilorearen antzera. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide