Bonsoy Gold Coast Pro txapelketan hirugarren postua eskuratuta, Nadia Erostarbe surflari zarauztarrak esan du "oso harro" dagoela egindako txapelketarekin. Basque Team taldearen sare sozialetan eman ditu adierazpenak, bideo batean.
"Irabazi egin nahi nuen, baina aurten ez da posible izan", ekarri du gogora Erostarbek. Halaber, aurreko urtearekin alderatuta "salto handia" eman duela iritzi dio, eta esan du "gogo eta konfiantza gehiagorekin" aritu dela uretan.