'Mihiluze' lehiaketako zakua eraman dute Markel eta Jakes anaiek

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Pasa den astelehenean eskuratu zuten saria: 67.200 euroko zakua. Lehiaketan parte hartu duten denboran, guztira, 71.150 euro irabazi dituzte Etxeberria anaiek.

EITB1eko Mihiluze lehiaketako protagonistak izan ziren astelehenean Markel eta Jakes Etxeberria anaiak. Saio bikaina egin ostean, zakua eraman zuten: guztira, 67.200 euro zeuden zaku horretan. Hori horrela, lehiaketan osatu dituzten saio guztietan irabazitakoa kontuan izanda, 71.150 euro poltsikoratu dituzte zarauztarrek. Bederatzigarren atala eta bederatzigarren finala izan zuten anaiek astelehenean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide