Erretiroa hartua duten pertsonek egiten duten lanari erreperatu zion atzoko ETB1eko Ur handitan saioak. Parte hartu zuten gonbidatuen artean, Josu Txapartegi Txapas irakasle ohia eta musikaria agertu zen, euskal iruditerian guztiz txertatuta dauden hainbat kanten egilea da. Jubilatu zenetik, Salbatore Mitxelena ikastolako umeei euskara eta musika trasnmititzen die egunero. Herriari ekarpena egiten dio horrela, eta "bizitza besteei eskaintzea poz handia" ematen diola adierazi zuen.