ETB1eko Ur handitan saioak emakumearen hilekoari eskaini zion aste honetako atala. Zikloak eta horien ondoriozko gaixotasunek tabu izaten jarraitzen dute gizartean, baita horri lotutako bizipenek ere, eta horren inguruan aztertu zuten, Xabier Madariaga kazetariaren gidaritzapean.
Parte hartu zuten gonbidatuen artean, Eusko Jaurlaritzako kirol teknikari Dorleta Ugalde zarauztarra agertu zen. Zientzia eta kirol arloan emakumeetan eta beraien bizi-zikloan zentratutako ikerketa falta dagoela azaldu zuen. Kasu askotan, gainera, emakumearen ziklo menstruala ez dela kontuan hartzen adierazi zuen; esaterako, entrenamendu planifikazioa egiteko orduan.