Bonberenea Ekintzak Zarauzko Sofa hirukoteak Tolosako gune autogestionatuan grabatutako zuzeneko saioaren ikus-entzunezkoa aurkeztu berri du. 2025ko irailaren 19an izan ziren, eta Jonbe Martinez, Kepa Izeta eta Heloy Galanek Ñu abestia jo zuten egoerarako. Aipatu abestia taldearen estreinako diskoko lehen abestia da, 2015ean argitaratua. Orain, Bonberenea Live Sessions egitasmoaren barruan, eta hamar urteko bidearen ondoren, abestia nola zaildu den eta zer-nolako gorputza hartu duen antzeman daiteke.