Zarauzko irudi bat, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2026ko egutegian

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025eko azaroaren 17a

Saritutako argazkien egileak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak.

Aldundiak datorren urteko egutegia osatzeko irudi lehiaketa egin du, eta datorren urteko uztaileko irudia Zarauzkoa izango da, Jose Antonio Valorrek egina. Joserra Txintxurreta oñatiarrak irabazi du lehiaketa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak osatu du 2026ko egutegia, eta Zarauzko irudi bat jaso dute datorren urteko argitalpenean. Hain zuzen ere, uztaileko irudia Jose Antonio Valorrek Zarautzen ateratakoa izango da. Halaber, Orioko nahiz Errezilgo irudiak ere badira sarituen artean.

Egutegia osatzeko lehiaketara 1.073 argazki aurkeztu dituzte herritarrek, eta aldundiak esan duenez, orain arteko parte hartzerik handiena izan du egitasmoak aurten. Azken urteetako gisan, abenduaren hasieran banatuko dituzte egutegiak, Gipuzkoako hainbat lekutan; erakundeak aurrerago zehaztuko ditu banaketa orduak eta lekuak.

Azala Joserra Txintxurreta oñatiarrarena izango da, artalde bat, artzain bat eta haren txakurra ageri diren irudiari esker. Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkatreko kideek osatutako paimahaiaren arabera, ingurumenaren zaintzaren kultura, ondo egindako lana eta komunitate bizitza irudikatzen ditu argazkiak, eta horrek bat egiten du aurtengo lehiaketaren Ekin. Zaindu. Bizi leloarekin.

Gainera, azaleko argazkiak gain, beste hamabi irudi ere hautatu dituzte, kostaldeko eta barnealdeko eszenak, ogibide tradizionalak, artisau lanbideak, paisaia naturalak, kirol praktikak eta kultur ekitaldiak jasotzen dituztenak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide