Haimar Zubeldia elkarrizketatu dute 'Hamaika entzuteko' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

EITBko saioko protagonista izan da txirrindulari ohia. Klaudio Landa aurkezlearekin bere ibilbide profesionalaz solasean aritu da Zubeldia.

EITBko Hamaika entzuteko saioan izan da Haimar Zubeldia txirrindulari ohia, Klaudio Landak gidatzen duen saioan. Zubeldiak bere ibilbide profesionala oroitu du solasaldian, eta Landarekin partekatu ditu une horietan bizitakoak: esaterako, marea laranja fenomenoaren sorrera hitz egin du, eta aitortu du hunkituta gogoratzen dituela garai horiek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide