Angel Uranga zarauztarraren margoek aitortza jaso dute

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Angel Uranga Lia Miller kontsularekin. (Instagram)

Margolari zarauztarraren koadroak daude Europar Parlamentuen eta Estatu Batuek Bartzelonan (Herrialde Katalanak) duten kontsulatuan. 

Zarauztik mundu zabalera. Angel Uranga margolari zarauztarraren lanek herriko mugak zeharkatu dituzte. Horren adibide da bere lanak ikus daitezkela Europar Parlamentuan zein Estatu Batuek Bartzelonan (Herrialde Katalanak) duten kontsulatuan. Duela egun batzuk bere lanagatik aitortza jaso zuen Urangak, eta Estatu Batuetako kontsul Lia Millerrekin hitzartea edukitzeko parada izan zuen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide