Amabirjin jaien bueltan jokatuko dira aurten ere Zarauzko Estropadak, Zarauzko Aste Nagusiaren barruan. Usadioari jarraituz, bi jardunditara izango da, eta larunbateko zein igandeko traineru erregularrentzat izango da garaipena: Euskotren ligan, XVII. Zarauzko Ikurrina, eta Eusko Label ligan, XLVIII. Zarauzko Ikurrina.
Ikusmin handia sortzen duen arraun ekitaldi klasikoa iragartzeko, aurten ere poster ikusgarria kaleratu dute, eta Turismo Bulegoan eskuratu daiteke doan. Irudian, Euskotren ligako iazko txapeldun Arraun Lagunak ageri da Zarauzko uretan, ziaboga ematen, atzealdean hondartza eta malekoia ikus daitezkeela.
Orain artean, Zarautzen bukatzen zen Euskotren liga, baina aurten ez da hala izango; bi jardunaldi gehiago ditu txapelketak, eta abuztuaren 24an izango da azken estropada puntuagarria, Getarian.