Nadia Erostarbe Correosen zigiluetako protagonista

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Nadia Erostarberen Correos enpresako zigilua. (Correos)

Surflari zarauztarra Espainiako posta zerbitzu nazionalaren zigiluetan agertzen da. 70.000 zigilu-ale eta 3.000 Premium orri atera ditu Correos enpresak.

Surfa postontzietara ere iritsi da. Nadia Erostarbe surflari zarauztarra Correos enpresaren 70.000 zigiluetako protagonista da. Zigiluetan Erostarbe ageri da, olatu baten gainean maniobra bat egiten. Argazkia 2024. urteko Ballito Pro txapelketan ateratakoa da. 70.000 zigilu-aleez gain, 3.000 Premium orri ere atera ditu Correosek, eta surfeko arauak esplikatzen dira horietan.

Zigilu horiek Correosen bulegoetan, Correos Marketen bidez edo atcliente.filatelia@correos.com helbidearen eta 915 197 197 telefonoaren bidez Filatelia Zerbitzuarekin harremanetan jarriz eskuratu daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide