Erle-mordoa Santa Barbara-Garate eremuko mahastian

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Erle multzoa mahastian, gaur goizean. (utzitakoa)

Mahasti-luku artean kamuflatuta agertu da gaur goizean, irudi benetan kuriosoa oparituz. Bertatik erretiratzeko neurririk ez dute hartuko momentuz.

Santa Barbara-Garate eremuan, Getariarako bidean, erle multzo adierazgarria topatu dute gaur goizean mahasti batean. Oraindik ere berde samar dauden mahats-mordoen artean kamuflatuta daude, luku bat gehiago izango balira bezala. Naturak uzten dituen irudi kurioso horietakoak dira. Ala, agian, etorkizunaren bide-erakusle: ezti ukitua duen txakolin bereziren bat? Momentuz, erle-mordoak nahastian jarraituko duela jakinarazi dute, ez dutela momentuz bertatik erretiratzeko neurririk hartuko, eta etorri diren bezala joan direla.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide