Zarauzko Triatloiaz mintzatu da Jokin Lizeaga 'Sukalerrian' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Gaur triatloia jokatuko duten 750 parte hartzaileetako bat da Lizeaga. Joseba Argiñanoren sukaldean probaz zein aurreko prestaketez aritu da solasean.

Jokin Lizeaga zarauztarra elkarrizketa dute EITB1eko Sukalerrian saioan. Gaur eguerdian jokatuko duten Zarauzko Triatloiaz hitz egin du Lizeagak bertan, Joseba Argiñanorekin kozinatzen zuen bitartean. Izan ere, gaurko proban parte hartuko duten 750 kirolarietako bat da Lizeaga, eta bere herriko probaz zein aurreko hilabeteetako prestaketaz hitz egin du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide