'Todo lo que nunca fuimos' liburuaren egokitzapena filmatzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025eko ekainaren 12a

Zarauzko eta Zumaiako lokalizazioak erabiltzen ari dira Jorge Alonsoren pelikula berrirako. Maxi Iglesias aktore ezaguna da filmeko protagonista. 

Zinemako parafernaliak hartu ditu berriro gure kostaldeak. Pelikula berri bat ari dira filmatzen egunotan Zarautzen, Zumaian eta Donostian. Hainbat eszena herrian hartu ondoren, atzo Itzurun hondartzan izan ziren. Alice Kellen idazlearen Todo lo que nunca fuimos liburu arrakastatsuaren egokitzapena da, eta Maxi Iglesias aktorea izango da protagonista nagusia. Berekin batera, Margarida Corceiro aktore portugaldarra ari da lanean.

Jorge Alonso zinegilea ari da zuzentzen, eta 2026ean estreinatuko du Warner Bros Pictures Spain ekoizpen etxeak zinema aretotan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide