Txapas haurrentzako abestiei buruz aritu da 'Sukalerrian'

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Irakasle zarauztarra ETB1ko sukaldean sartu zen, eta ongien dakienaz mintzatu zen: umeei zuzendutako kantuez, alegia.

Iosu Txapartegi Txapas irakaslea Joseba Argiñanorekin izan zen atzo ETB1ko Sukalerria saioan. Bertan, haurrei zuzendutako euskarazko abestien inguruan aritu ziren solasean, besteak beste, berak sortutako Ostirala kantuaz eta Manolo Urbietaren lan oparoaz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide