Keoni Lasa elkarrizketatu dute 'Hiru Erregeen Mahaia' saioan

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2025ko ots. 4a, 10:00

Filipinetan jokatutako munduko txapelketaz hitz egin du surflari zarauztarrak Euskadi Irratian.

Keoni Lasa surflari zarauztarra Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaian saioan elkarrizketatu dute. Filipinetan jokatu duen munduko txapelketaz mintzatu da irratian; izan ere, Europako zirkuituko liderra da, eta aurki jokatuko duen Marokoko txapelketa postu horretan amaitzen badu, Penicheko CT txapelketarako gonbidapena jaso dezake. Halere, elkarrizketan kontatu du helburu nagusia Challenger zirkuiturako sailkapena lortzea da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide